XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Tura, LU!-, erantzun zion oso ahots laun batek.

Hontan, malko artean, LU-k ikusi bide zuen kolore leherketa ugari bat.

Ez zuen zuhaitzik ikusten, ez lorerik, ez Txikitxorik, eta ez zeru margodunik.

Munduko kolore guztiak agertu ziren kattagorriaren begien aurrean, besterik gabe.

- Zeren zai hago, LU?-, esan zuen ahots batek.

- Goazen jostatzera!.

- O, FUTY!-, erantzun zuen LU-k -.

Hau poza! Berriro ikusiko ez hindudala uste nian.

- Zergatik pentsatu duk hori?-, jakin nahi izan zuen Txikitxo txiki-txikiak.

- Adiskide gara, ez da? Zergatik urrun nintekeen higandik?.

LU-k ingurua begiratu zuen.

Dena kolorez orniturik zegoen, eta berak ere, bere kolore marroia errekuperatu zuen, baina zerbait falta zen: ez zegoen Txikitxorik inon ere.

- Zer gertatzen da?-, galdegin zuen.

- Non dira besteak?.

- Beste basotara joan dituk -, erantzun zuen FUTY-k.

-Baso triste asko geratzen duk oraindik, eta Txikitxoek denetara joango dituk, alaitasuna eramate arren.

- Eta hi? Bakarrik geratu al haiz?.

- Horixe ezetz -, erantzun zuen FUTY-k.

- Oso, oso txikia nauk ni eta ezin naitekek bakarrik geratu.

Baina nire familiari eta niri baso hau gustatu zaiguk eta hementxe geratuko gaituk.

Hain izan zen handia LU-ren poza, jauzi batez adar batetaraino iritsi zela, eta handik beste batetara, eta beste batetara, haren adiskideak bera bezain arin atzetik jarraika zuela.